Nola erabili Lau Haizeetara biltegiko objektu digitalak

Lau Haizeetaran dauden obra gehienak jabari publikokoak dira, eta horrek esan nahi du obra horiek ustiatzeko eskubideak amaitu direla. Jabetza Intelektualaren Legeak ezartzen duenez, obra bat jabari publikoan erabiltzen bada, beharrezkoa da obraren egilea aipatzea eta haren osotasuna errespetatzea.

Gainera, jabetza intelektualaren arloko jardunbide egokiek gomendatzen dute erabilitako alea eta haren jatorria aipatzea. Kasu honetan, Lau Haizeetara biltegia Bizkaiko Foru Liburutegiaren liburutegi digitala da, eta hala adierazita egon beharko litzateke objektu digitalak erabiltzean.

Jabari publikokoak ez diren Lau Haizeetara biltegiaren obrek dagokien erabilera-lizentzia izango dute.

 

©Bizkaiko Foru Aldundia-Diputación Foral de Bizkaia